Gure bizitza, neurri handi batean, inguruan ditugun gauzek zehazten dute. Goizean esnatzen garenetik berriro oheratu arte, gure bizitzari zentzua ematen dioten elementuak erabiltzen ditugu, nahiz eta oharkabean izan; bai etxean, bai lanean, bai kalean...
Ideilanen aburuz, produktu guztiak -zeinahi arlotan erabiltzen direnak: bulegoan, etxean, espazio publikoetan...- hobetu egin daitezke. Guretzat diseinua da bitartekorik eraginkorrena objektuak pertsonetara egokitu daitezen, eta ez alderantziz. Horregatik, gure lanak ez du mugarik.
|