marco_azul marco_azul marco_azul
 
Accesibilidad

Lege oharra (Copyright)
Lege informazioa eta erabilera baldintzak

Xedapen hauek arautuko dute Ideilan Diseño S.L.-k Interneteko erabiltzaileentzat (aurrerantzean, “erabiltzaileak”) www.ideilan.com domeinuaren bidez eratutako webgunera (aurrerantzean, "webgunea") sartzeko eta webgune hori erabiltzeko baldintzak.
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/02 Legearen 10. artikuluak dioenari jarraituz, baliabide elektronikoen bidez modu iraunkor, erraz, zuzen eta doakoan eskuragarri jar daiteke honako informazio hau:
Domeinuaren izena: www.ideilan.com e-mail: idielan@ideilan.com
Webgunearen jabea: Ideilan Diseño S.L., merkataritza-sozietatea, Espainiakoa, helbidea Bizkaiko Parke Teknologikoan duena (Laga Bidea E804-M303, 48160- Derio- Bizkaia), Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua (4023 liburukia, 151 liburua, 8 atala, BI- 35628 orria, 2. inskripzioa) eta B-95146460 IFKa duena.
Webgunerako sarbidea doakoa da, honako honi dagokionez izan ezik: erabiltzaileak bere hornitzailearekin kontratatutako telekomunikazio sarerako konexioaren kostua.
Ideilan Diseño S.L.-k eskubidea du honako hauek aldatzeko, noiznahi eta aldez aurretik jakinarazpena egiteko beharrik gabe: webguneko edukiak, erabilera baldintzak eta, oro har, webgunearen diseinua eta konfigurazioa osatzen duen ezein elementu. Hori dela eta, webgunea erabili nahi duten aldi oro lege ohar hau irakurtzea gomendatzen zaie erabiltzaileei.
Webgunea erabiltzean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Ideilan Diseño S.L.-ren edo hirugarrenen irudiari, interesei edo eskubideei kalte egin liezaiekeen jokabiderik ez izateko; baita webgunea hondatu, erabilezin utzi edo gehiegi kargatu dezakeen edo haren erabilera arrunta eragotzi dezakeen ezer ez egiteko ere.

Erantzukizunaren muga

Webgunea erabiltzen duenak bere kontura eta arrisku guztiak bere gain hartuta jardungo du. Erabiltzaileak, webgunera sartu hutsarekin, bere burua behartzen du webgunea legeak eta sartu-irtenen ohiturek agintzen duenarekin bat etorrita erabiltzera, eta betebehar hori ez betetzetik erator litezkeen balizko kalte eta galeren erantzule izango da, Ideilan Diseño S.L.-ren edo/eta hirugarrenen aurrean. Webguneko edukien xede bakarra Ideilan Diseño S.L.-ren jarduera eremuei buruzko informazioa ematea da.
Ideilan Diseño S.L.-k egoki irizten dien segurtasun neurriak hartuko ditu birusak atzemateko. Edonola ere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, Ideilan Diseño S.L.-k ez daukala erabat bermatzerik birusik ez dagoenik edo  erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarean eta hardwarean) edo haietan gordetako dokumentu elektroniko eta artxiboetan gorabeherarik eragin dezakeen beste elementurik ez dagoenik. Era berean, Ideilan Diseño S.L.-k beretzat gordea du aldaketa teknikoak edo matxurak direla-eta zerbitzua parte batean edo guztiz eteteko eskubidea, aldi baterako nahiz behin betiko; edonola ere, ahal izanez gero, aldez aurretik jakinaraziko du eten horren berri, bere webgunearen bidez edo xede horretarako ezarritako beste ezein bide erabilita.

Jabetza industrialaren eta jabetza intelektualaren eskubideak

Webgunearen gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak legez babestuta daude. Erabiltzaileak horietara sartzeak edo horiek erabiltzeak ez du inola ere esan nahi Ideilan Diseño S.L.-ri dagokion titulartasuneko edo jabetzako ezein aktiboren gaineko erabilera baimen edo eskubiderik aitortzen zaionik. Eskubide horrek babestuta daude, edukien kanpo itxurari dagokionez ez ezik, webgune honetan edo webgune honen bidez edozein formatutan gorde edo zabal daitekeen ezein edukiri dagokionez; baita webgunearen nabigazio kode, diseinu eta egiturari berari dagokionez ere.
Debekatuta dago webgunean gordetako informazioa erreproduzitzea, kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, jendearen esku uztea eta harekin egin daitekeen beste ezein jarduera gauzatzea, edozein helbururekin eta edozein bitarteko erabilita, Ideilan Diseño S.L.-ren berariazko baimenik gabe. Debeku horrek barne hartzen ditu, informazioaz gainera, webgunearen diseinua eta bertan gordetako materialen hautaketa eta aurkezteko modua ere.

Debekatuta dago, halaber, webgunearen funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezko ordenagailu programak deskonpilatzea, zatikatzea, alderantzizko ingeniaritza egitea, azpilizentziak ematea, eta edonola transmititzea, itzultzea edo horietatik eratorritako obrarik egitea. Webgunearen erabiltzaileak inola ere ezin du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu han instalatutako babes gailurik edo segurtasun sistemarik.

 

 

 
marco_azul marco_azul marco_azul